XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERDIKO ZIKLOA ETA HAURREN HIZKUNTZA.

Erdiko zikloan haurraren hizkuntz jokabideak nagusitasun bat eduki behar du.

Egoera desberdinetan beharrezko den hizkuntz erabilera bultzatu behar da.

Eskolaurrean eta Hasiera Zikloan euskararen irakaskuntzan urrats garrantzitsu batzuk eman dira.

Adin hauetan euskara bidetik abiatu den haurrak oinarrizko ezagupen bat lortzeko aukera izango du, bide egokiak erabili badira behintzat.

Txikitan hizkuntza berriko urratsak urratzean gerora azentu eta entonazio aldetik izan daitezkeen arazoak saihesteko bideak jarri dira.

Euskara komunikaziorako baliagarri den hizkuntza bezala garatu nahi bada haurtzaroan errazago lortzen diren hizkuntz ohiturak burutzea garrantzizko gertatzen da.

Adin hauetan hizkuntzaren funtzionaltasunak eta erabilerak lehentasun bat dauka.

Hizkuntzaren funtzionaltasuna eguneroko bizitz egoeretan aurrera eraman ohi da.

Egoera zehatzei loturik haurrek bere mezua adierazten dutenean hizkuntz bizia lortzen ari dira.

Horretarako irakaslearen eraginak eta posturak zerikusi haundia dauka.

Irakasleak, konfiantza emanik, haurren hizkuntz produktibitatea eragiten duenean, bide oparoa eta emankorra topatu du.

Beraz irakaslearen urrezko araua ondorengo hau litzateke: dakiten eran eta neurrian haurrek hitzegin dezatela.

Bigarren hizkuntzaren irakaskintza haurraren aktibitateari erabat loturik joan behar du, egoera fisiko, sozial eta afektiboetan oinarriturik.

Haurrengan ezagutza ohizko dituzten aktibitateetan eraiki ohi da.

Horrela burututako lorpenak era sendoan finkatzen dira.

Sentimenduei loturik eraiki diren ezagutzak iraupena berengan dute.

B EREDUKO HELBURUAK ERDIKO ZIKLOAN.

Erdiko zikloaren bukaeran B eredutik abiatu den haurrek bide nagusi batzuk burutu ditzake: 1) Erabilitako hizkuntz biziaren bidez, irrati saioak eta grabaketak entzunez hitzegitera ausartuz euskal fonologi sistemaren oinarriak lortu.

2) Irakasleak metahizkuntzaren arauak irakatsi gabe, paradigma aspergarrietan denbora galdu gabe, ipuin, abesti, eguneroko alkarrizketa, deskripzio eta narrazio zehatzen bidez, behar bada konturatu gabe, oinarrizko egitura gramatikalak eta hiztegi bizi bat lortu.

3) Eguneroko esperientziei; beharrei eta interesei loturik komunikatzeko oinarrizko gaitasuna lortu.

4) Behaketa zuzenaren bidez, hormirudien laguntzaz, entzunikustezko baliapidez esperientziari loturik dauden arloak, hau da, gizarte eta natur zientziako funtsezko gaiak ulertu.

EUSKARAREN PROGRAMAKUNTZA ETA OHAR OROKORRAK.

- Eskuan duzun euskararen programakuntza aurretik Hezkuntza Sailak argitara eman dituen helburu eta orientabideetan oinarritzen da.

Hemen proposatzen diren ariketak helburuak lortzeko posible diren batzuk dira.

Eta agertzen diren ariketen aurrean irakasleak bere gelako egoera zehatzari erantzuteko aukera eta moldaketa bat egin beharko du.